2008-06-09

Sai arreak Bilbon!!


Gaur eguerdiko 14:00ak aldera Malmasinen inguruan sai arreak ibili dira,neu behintzat ez ditut sekulan ikusi itsasotik hain hurbil, ez behintzat Euskal Herrian. Azken hilabete hauetan beraien kumeak izan dituzte eta janari eskasa dala ta Bilbora etorri dira. Urteetan zehar gizakiak jatekoa eman diete eta orain beraien ohiturak aldatu dituztela ematen du.

2008-06-03

Wifia dohainik!!Ia gure agintariek zer egiten duten!

Wif, wimax,... ez dakit zer ikusiko dugun baina apurka apurka merkatua mugitzen ari da, ez dut uste gure agintari pentsakor jarriko diren (Ardanza Ltd=Euskaltel) monopolioa bukatu arte,... .Ba informazioa irakurtzen baduzue, konturatuko zarete internet, irratia entzutea bezalakoa izango dala,...tiempo al tiempo.

2008-06-02

Kretazeotik paseatzen

Asteburu honetan Enciso-n izan gara, geologiari buruzko paseotxo polita eiteko parada izan dogu. Bertan aurkitu ditugu ikniten inguruko txangoa interesgarria izan da oso; ostatu txikitxo baten ein dogu lo, fenomeno,... hemetik agur bero bat Edurne eta senarrari, benetan ere gustora egon garelako.